Edukira joan

Lamma uhartea

Koordenatuak: 22°12′00″N 114°07′00″E / 22.2°N 114.11666666667°E / 22.2; 114.11666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lamma uhartea
Datu orokorrak
Garaiera353 m
Motauharte eta car-free place (en) Itzuli
Luzera7 km
Zabalera4 km
Azalera13,85 km²
Geografia
Map
Koordenatuak22°12′00″N 114°07′00″E / 22.2°N 114.11666666667°E / 22.2; 114.11666666667
UTC orduaUTC+08:00
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Administraturiko Lurralde Bereziak Hong Kong
Hong Kongen banaketa administratiboaHong Kongeko uharteak
Ur-gorputzaHegoaldeko Txinako itsasoa

Lamma (txinera tradizionalez: 南丫島; pinyinez: nán yā dǎo), Txinako Herri Errepublikako Hong Kong administraturiko lurralde berezian dagoen uhartea da. Askotan Pok Liu Chau (txinera tradizionalez: 博寮洲), edo Pok Liu (txinera tradizionalez: 博寮) izenekin izendatzen dute.

Uharte Hong Kongeko uharteak barrutiaren barruan dago. Uharteak 13 kilometro koadro inguruko azalera eta 6.000 bat biztanle ditu.

Hong Kong uhartea eta Kowloon ez bezala, Lamma lasaia eta baketsua da, paisaia natural ugarirekin. Hiru altuera baino gehiagoko eraikinak debekaturik daude eta ez dago autorik, suhiltzaileenak eta anbulantziak, oso txikerrak, izan ezik. Materialak garraiatzeko orga motordunak erabiltzen badira ere, komunitatearentzat garraiobide bakarra oinez edo bizikletaz joatea da.

Komunikazioa ferryen bitartez egiten da, eta bi nasa daude uhartean Hong Kongeko uhartearekin lotzeko, bi herri nagusietan kokatzen direnak: iparreko Yung Shue Wan eta ekialdeko Sok Kwu Wan. Azken horretan daude piszikulturarako plataforma nagusiak eta itsaskia eta arraina freskoa eskaintzen duten jatetxe asko.

Hiriko jendearentzat eta turistentzat ere aisiarako eta arnasa hartzeko ohiko tokia da, asteburutan batez ere. Hala ere hainbat azpiegitura industrial ere baditu, nagusiki zentral elektriko handi bat eta haize-sorgailu bat.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.